Hondakinak eramateak hobaria ekarriko die arraindegiei
Arrain hondakinak edukiontzira eramaten dituzten Markina-Xemeingo arraindegiek hobaria izango dute tasetan.Markina-Xemeingo Udalak zabor-biltze zerbitzuaren gaineko tasa arautzeko ordenantza fiskala aldatzea erabaki zuen otsailaren 27an egin zen osoko ...
Markina-Xemeingo Udalak zabor-biltze zerbitzuaren gaineko tasa arautzeko ordenantza fiskala aldatzea erabaki zuen otsailaren 27an egin zen osoko bilkuran. Erabaki horren ondorioz, herriko arrandegiei tasaren % 50eko hobaria ezarriko zaie, baldin eta euren arrain hondakinak Ondarroako portuan propio jarritako edukiontzira eramaten badituzte.