Ludotekatik izotz pistara joateko irteera antolatu dute
MUNDAKA // Izotz pistara joateko irteera antolatu dute Mundakako ludotekatik. Aipatu irteera martxoaren 31n izango da. Goizeko irteera izango dela azaldu dute, 09:00etan herritik irten eta 14:30erako bueltatzeko. Joan gura duten horiek, baina, aurretia...
MUNDAKA // Izotz pistara joateko irteera antolatu dute Mundakako ludotekatik. Aipatu irteera martxoaren 31n izango da. Goizeko irteera izango dela azaldu dute, 09:00etan herritik irten eta 14:30erako bueltatzeko. Joan gura duten horiek, baina, aurretiaz izena eman beharko dute ludotekan bertan. Horretarako azken eguna martxoaren 23a izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.