Mendaur igoko dute domekan eskualdeko mendigoizale taldeek
Martxoko irteera Nafarroara egingo dute Lea-Artibai eta Mutrikuko Mendi Taldeek. Domekan izango dute irteera, Sunbila herriaren inguruan dagoen Mendaur (1.131 m) mendira.Ituren izango dute ibilbidearen abiapuntua. Handik igoko dira Mendaurrera, eta ha...
Ituren izango dute ibilbidearen abiapuntua. Handik igoko dira Mendaurrera, eta handik Arantzara jaitsiko dira.
14 kilometroko ibilbidea izango dela jakitera eman dute antolatzaileek, gutxi gorabehera lau orduan egiteko modukoa. Bestalde, Lekeitioko Lumentza taldekoek zehaztu dutenez, malda 1.000 metrokoa izango da igotzen, eta 900 metrokoa jaisten.
Betiko modura, autobusak antolatuko dituzte. Irteerako ordua 07:30ean izango da Markina-Xemeindik, 07:45ean ailegatuko da autobusa Ondarroara eta Mutrikura, eta 08:00etan Debara.
Mendi irteeran parte hartu nahi dutenek Markina-Xemeingo Disneyn, Lekeitioko Arantza bitxidendan, Ondarroako Anaitasunan eta Mutrikuko Aparra jantzi dendan eman behar dute izena.