Markina-Xemeinen jarri duten Korrikako denda.
Martxoaren 23ra arte egongo da zabalik, Markina-Xemeingo denda. Udal arraindegiaren aurreko eraikinaren beheko solairuan dago aurten, eta ume zein nagusientzako jantziak eta materiala daukate bertan. Astelehenetik barikura 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, zapatuetan goizez ere bai, 12:00etatik 13:30era. Domeketan bakarrik goizez.
Korrikako materiala erosteko aukera egongo da, bai eta Etxebarrian ere. Barikuan, martxoak 13, 16:00etatik aurrera jarriko dute eskura 19. Korrikako materiala.