Emakume Artean erakusketako protagonista batzuk, inaugurazioan.
Bitxiak soutache teknikagaz zelan egin ikusteko eta ikasteko aukera eskainiko du Areli Egiak, gaur, 18:00etan Emakume Artean erakusketaren baitan. Artibai kalean, udal arraindegi aurrean, dagoen Oruetako etxean ezagutzera emango du Areli Egia diseinatzaileak teknika berezia.
Joan den barikuan zabaldu zituen ateak Emakume Artean erakusketak, ekitaldi jendetsuagaz. Diziplina ezberdinetako Markina-Xemeingo hamabi emakume sortzaile ditu protagonista erakusketak, eta egiten duten lana sortzaileen euren eskutik ezagutzeko aukera egon zen.
Erakusketako protagonistetako bat da Areli Egia. Bertan dauka ikusgai, gaur bertan erakutsiko duen teknikagaz egindako lepokoa eta belarritakoak. Soutache, uniforme eta garaiko jantziak apaintzeko aintzina erabiltzen zen teknika bat dela azaldu zuen diseinatzaileak.
Aurkezpena
Emakumeen lana plazara atera behar dela adierazi zuen Iratxe Ibarrak, erakusketako protagonistetako batek, inaugurazioan, bertsotan, eta erakusketa horretarako lehen pausoa izango da: emakume artista eta sortzaileen erakusleihoa.
Horrela izan zen inaugurazio egunean bertan ere; Maddi Txurruka musikariaren eta Edurne Egia soprano lirikoaren lanagaz zuzenean gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Txurrukak tronpetagaz eta Egiak kantuagaz liluratuta utzi zituzten aretoa guztiz bete zuten entzuleak.
Bitxiak, ikus-entzunezkoak, jantziak, koadroak, bertsoak… era askotako lanak mirestu daitezke martxoaren 21era arte zabalik egongo den erakusketan.
[nggallery ID=232]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.