Etxean jokatuko du Gernikak bihar, eta Beasainen Bermeok
Joan den asteko derbiaren ostean, partida berriak jokatu beharko dituzte bertoko futbol taldeek. Hirugarren mailan jokatzen duten talde biek, Bermeok zein Gernikak, zapatuan lehiatu beharko dute 2014-1015 denboraldiko 29. jardunaldia.Gernikarrek Urbiet...
Gernikarrek Urbietan jokatuko dute Zallakoen aurka, 18:00etan. Bermeotarrek, berriz, Beasainera joan beharko dute, bertako taldearen aurka lehiatzeko. 17:00etan izango da partidu hori.
Sailkapen orokorrean hirugarren postuan daude gernikarrak, 52 puntugaz, eta hamar postu beherago daude kostaldekoak, 35 puntugaz. Zallako eta Beasaingo taldeak, ostera, laugarren eta seigarren daude, hurrenez hurren.