Hainbat txirrindulari hartuko ditu bihar Ereñoko III. Master Sariak
Gernikesa elkarteak eta Ereñoko Gerendape Kirol Klubak antolatutako XII. Ereñoko Udala Sari Nagusiaren ostean, Ereñok III. Master Saria hartuko du bihar, 15:30etik aurrera. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, www.kirolprobak.com webgunean izena emate...
Guztira, 86,5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek, eta tarte horretan, Muruetaganetik, Gautegiz Arteagatik, Kanala auzotik, Laida eta Laga hondartzetatik, Ibarrangelutik, Kortezubitik, Belendiz auzotik, Nabarniztik, Gabika auzotik, Ispastertik eta Eatik igaro beharko dute, besteak beste, Ereñora iritsi arte.
Hala ere, Master 60 kategoriako parte hartzaileek 44. kilometroan izango dute helmuga eta Master 50koek, aldiz, 62,9. kilometroan.