Hazitegiak egiten ikasteko saioa egingo dute bihar, Usotegin
Lekitto Bedarrak hazitegiak egiten ikasteko ikastaroa eskainiko du bihar, Lekeitioko Usotegi parkean. «Hazitegiak egiteko dauden modu desberdinak kontuan hartuta, prozesu osoa egingo dugu», aurreratu dute Lekitto Bedarreko kideek. Ikastaroan parte ha...
Hazitegiak egiteko sasoia orain dela diote Lekitto Bedarrekoek. Eta ikastaroa horren harira antolatu dute.
Orokorrean, saioak hiru helburu edukiko ditu: ortugintzari buruzko etengabeko formakuntzan sakontzea, hazitegiak zelan egiten diren irakastea eta elkar trukerako bertoko hazien hazitegia sortzea eta sasoia heltzen denean landareak elkar trukatzea.
Mintzagaiak
Besteak beste, kaxa edo babesleku motak, drainatzeak duen garrantzia, berotasuna sortzeko simaurraren beharra, konpostaren garrantzia… eta bestelako faktoreen inguruan berba egingo dute parte hartzaileek.
Lekitto Bedarrekoek jakin eragin dutenez, Usotegin egingo duten ikastaroan parte hartu nahi duten guztiak ongietorriak izango dira.