Kalean, hezkuntza propio baten alde
LOMCEri eta eta hezkuntzak jasaten dituen «inposaketei» herri mailako erantzuna emateko asmoz, elkarretaratzea egin zen martitzenean, Lekeitioko Eskolapean. Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki lelopean, herritik eta herriarentzako izango den hezkunt...
LOMCEri eta eta hezkuntzak jasaten dituen «inposaketei» herri mailako erantzuna emateko asmoz, elkarretaratzea egin zen martitzenean, Lekeitioko Eskolapean.
Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki lelopean, herritik eta herriarentzako izango den hezkuntza eredu propio bat eraikitzeko herritarren elkarlanaren beharrizana azpimarratu zuten ikasleek. Gaur ere manifestazioan aterako dira ikasleak. 18:00etan, Markina-Xemeinen, eskualde mailako deialdia egin dute.