Korrika 18 Markina-Xemeingo kaleetan zehar.
Markina-Xemeingo Udalak ere Korrikarekin bat egin du kilometroa erosita. Hori dela eta, Udalak Korrikako kilometroa herritarrekin elkarbanatzea pentsatu du eta izena ematen duten herritarren artean zotz egingo da testigua zeinek eraman jakiteko.
Korrikako testigua eraman nahi duenak bi aukera izango ditu izena emateko orduan: alde batetik,
komunikazioa@markina-xemein.com helbide elektronikora mezua bidalita, eta bestetik, 94- 616 74 54 telefono zenbakira deituta.
Izena emateko epea martxoaren 16tik martxoaren 20ra bitartean egongo da zabalik. Korrika, martxoaren 23an ailegatuko da Markina-Xemeinera, 22:27ean.