Kortazar garaile Arnedon
Maspormenos Trail irabazi du Mutrikun bizi den atletak, Maite Maioragaz lehia bizian ibili ondoren. 200 korrikalarik hartu zuten parte estreinako egin zen proba gogorreanErrioxako (Espainia) Arnedo herrian lehiatu den Maspormenos Trail irabazi du Oihan...
Maspormenos Trail irabazi du Mutrikun bizi den atletak, Maite Maioragaz lehia bizian ibili ondoren. 200 korrikalarik hartu zuten parte estreinako egin zen proba gogorrean
Errioxako (Espainia) Arnedo herrian lehiatu den Maspormenos Trail irabazi du Oihana Kortazarrek. 27 kilometro eta 1.000 metroko malda duen proban nagusi izan zen Kortazar, Maite Maioragaz lehia bizia eduki ondoren.200 korrikalarik egin zuten Arnedoko Maspormenos Traileko ibilbide gogorra. Hasteko, Cidacos ibaiaren ondotik eta landetan zehar Isasa mendirainoko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. Kilometro bateko igoera bertikala egin behar izan zuten ondoren pista gogorretan zehar tontorrera arte, eta gero beherantz bidezidorretatik. Berriz ere ibaiaren ondotik Arnedorako bidea hartu zuten korrikalariek.
Maila handia erakutsi zuen proban Kortazarrek. Lasterketaren buruan jarri zen hasieratik eta horrela ailegatu zen metaraino. Baina Maite Maiorak ez zion garaipena errez jarri. Gainean eduki zuen amaierara arte, eta azkenean, minutu bakarreko aldeagaz amaitu zuten korrikalari biek.
Oihana Kortazarrek 2:09:28 denbora egin zuen, Maite Maiorak 2:11:20 eta hirugarren geratu zen Montserrat Vazquezek 2:22:13.
Gizonezkoetan Luis Alberto Hernandorentzat izan zen garaipena, 1:52:14 denbora eginez. Abantaila handia atera zien Luis Alberto Hernandok bigarren egin zuen Ismael Razgari eta hirugarren geratu zen Hassan Aichouri.