Sortzaileen topaleku
Joan den barikuan zabaldu zituen ateak 'Emakume Artean' erakusketak, arrakasta handiagaz. Bitxiak egiteko teknika berezia erakutsiko du bere baitan Areli Egia diseinatzaileakBitxiak soutache teknikagaz zelan egin ikusteko eta ikasteko aukera eskainiko ...
Joan den barikuan zabaldu zituen ateak ‘Emakume Artean’ erakusketak, arrakasta handiagaz. Bitxiak egiteko teknika berezia erakutsiko du bere baitan Areli Egia diseinatzaileak
Bitxiak soutache teknikagaz zelan egin ikusteko eta ikasteko aukera eskainiko du Areli Egiak, gaur, 18:00etan, Emakume Artean erakusketaren baitan. Artibai kalean, udal arraindegi aurrean dagoen Oruetako etxean ezagutzera emango du Areli Egia diseinatzaileak teknika berezia.Joan den barikuan zabaldu zituen ateak Emakume Artean erakusketak, ekitaldi jendetsuagaz. Diziplina ezberdinetako Markina-Xemeingo hamabi emakume sortzaile ditu protagonista erakusketak, eta egiten duten lana sortzaileen euren eskutik ezagutzeko aukera egon zen.
Erakusketako protagonistetako bat da Egia. Bertan dauka ikusgai gaur bertan erakutsiko duen teknikagaz egindako lepokoa eta belarritakoak. Soutache uniforme eta garaiko jantziak apaintzeko aintzina erabiltzen zen teknika bat dela azaldu zuen diseinatzaileak.
Aurkezpena
Emakumeen lana plazara atera behar dela adierazi zuen Iratxe Ibarrak inaugurazioan. Erakusketako protagonistetako bat da, eta bertsotan egin zuen aldarrikapena. Erakusketa horretarako lehen pausoa izango da: emakume artista eta sortzaileen erakusleihoa.
Horrela izan zen inaugurazio egunean bertan ere; Maddi Txurruka musikariaren eta Edurne Egia soprano lirikoaren lanagaz zuzenean gozatzeko aukera izan zuten bertaratutakoek. Txurrukak tronpetagaz eta Egiak kantuagaz liluratuta utzi zituzten aretoa guztiz bete zuten entzuleak. Bitxiak, ikus-entzunezkoak, jantziak, koadroak, bertsoak… era askotako lanak mirestu daitezke martxoaren 21era arte zabalik egongo den erakusketan.