Duela bi aste uholdeek kalte handiak eragin zituzten Euskal Herriko zenbait lekutan; besteak beste, Donostiako Martutene auzoan eta Nafarroako Erriberan. Gertaerak utzitako irudiak bati baino gehiagori ekarri dio gogora 1983. urtea. Orduko hartan ere h...
Duela bi aste uholdeek kalte handiak eragin zituzten Euskal Herriko zenbait lekutan; besteak beste, Donostiako Martutene auzoan eta Nafarroako Erriberan. Gertaerak utzitako irudiak bati baino gehiagori ekarri dio gogora 1983. urtea. Orduko hartan ere hainbat izan ziren kaltetutako herriak, tartean, Bermeo. Ezkerreko irudian herri horretako Kasinoa ikus daiteke, eraitsita. Eskumakoa, ostera, gaur egungo irudia da.