Euskararen aldeko lasterketa hasteko bi egunen faltan,
Korrika motorrak berotzen hasi dira Lea-Artibain eta Mutrikun.
Eguenean [martxoak 19] hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz. Bilbora heldu bitartean, han eta hemengo euskal herritarrek lekukoa pasatzen joango dira eskuz esku; 2.000 kilometro baino gehiago egingo dituzte euskararen alde, gau eta egun gelditu gabe.
Auskan taldearen kontzertua Mutrikuko Gaztetxean. Argazkia:Emarock Elkartea
Korrikaren atarian eta Korrika bukatu arte, Korrika Kulturalaren azken emanaldiak egiten ari dira Lea-Artibain eta Mutrikun.
Asteburuan, esate baterako, Mutrikun hainbat ekimen egin dira Korrikaren alde. Barikuan [martxoak 13] Gaztetxean egin ziren kontzertuek aretoa bete-bete egin zuten. Elizondoko
Kaskezur taldeak eta herriko
Auskan taldeak bariku gaua girotu zuten. Auskan taldeak, gainera, bere lehenengo kontzertua eskaini zuen; Mutrikuko Rock Kolektiboko neskek hainbat euskal musika taldeen kantak bertsionatu zituzten, eta giro ederra ipini zuten.
Asteburuari begira, hainbat ekimen antolatu dira. Antzerkiak, kantujira, laburbira, antzerkiak… denak ere giro ezin hobean. Ondarroan, esate baterako, kantu bazkaria egingo dute zapatuan [martxoak 21]. Sarrerak dagoeneko salgai daude Beikozinan eta euskaltegietan, 25 euroren truke.
Korrika 18, Ispasterretik igarotzen
Herri askotan taldeek eta eragileek egingo dituzten kilometroak banatuta baldin badaude ere, Ondarroan, bihar [martxoak 17], 19:00etatik aurrera zozkatuko dituzte kilometroak eta dortsalak, udal erakusketa aretoan dagoen Korrika dendan bertan.
Korrikaren materiala erosi nahi dutenek ere, martxoaren 23ra arte zabalik izango dituzte Ondarroa, Lekeitio eta Markina-Xemeingo dendak. Era berean, domekan, eguerdi aldean, Aulestiko plazan materiala eskuratzeko aukera egongo da.
Markina-Xemeingo Korrika txikia
19.Korrikarekin batera, herri zein auzoetan umeak ere protagonista bihurtuko dira; txikienek ere
tipi-tapa, tipi tapa euskararen aldeko oihuak zabaltzeko aukera izango dute.
Datozen egunotan,
AEK-k ikastolekin zein eskolekin elkarlanean antolatuko dituzten Korrika txikiak egingo dira bertoko herri gehienetan. Herriko txikienek ere euskalgintzaren alde Euskahaldundu mezua zabaltzeko aukera izango dute, metroz metro, herriko txokoetan zehar.
KORRIKA TXIKIAK
- Aulesti. Martxoak 19, 13:00etan.
- Berriatua. Martxoaren 23an.
- Etxebarria. Martxoak 23, 15:00etan.
- Lekeitio. Martxoak 23, 11:00etan.
- Markina-Xemein. Martxoak 23, 14:45ean. Ostean, kantak, bertsoak eta txokolatada egingo dira.
- Munitibar. Martxoak 24, 15:00etan.
- Mutriku. Martxoak 23, 15:30ean, Beheko Plazatik hasita. Ondoren, txokolatada eta jolasak Txantxangorriren eskutik.
- Ondarroa. Martxoak 22, 11:30ean, KamiƱazpin hasi eta Musika Plazan amaituko da. Bukaeran,herriko hiru ikastetxeek, Kresala Kultur Elkarteak, Artelanek, Arraun Taldeak, Txirrimorraski eta Musika Eskolaren eskutik, kalejira eta jaialdia egingo dira.
- Ziortza-Bolibar. Martxoak 22, 13:00etan.Ondoren, salda eta txistor jana eta material salmenta egingo dira.
KORRIKA KULTURALA
- Aulesti.
– Martxoak 23. Iluntzetik aurrera, Korrikari ongi etorria emateko prestatzen hasiko dira.
- Lekeitio.
Martxoak 21. 17:30ean, Eriz magoa Ikusgarri zineman.
- Mutriku
– Martxoak 20. 19:30ean, euskarazko film laburren Laburbira zirkuituko filmen proiekzioa Beheko Plazan.
– Martxoak 21. 11:00etan, Arantza Urretabizkaia idazlearen Zuri-beltzeko argazkiak liburuari buruzko solasaldi literarioa Luardo etxean. 12:00etan, Kantujira Beheko plazatik hasita.
– Martxoak 22. 10:30ean, argazkilaritzari buruzko ikastaro magistrala, argazkilarien eskutik. 11:30ean, argazki ibilaldia herriko kaleetan zehar.
– Martxoak 23. 19:00etan, Pintxopote herrikoia Beheko Plazan.
- Markina-Xemein
– Martxoak 22. 19:00etan, kantaldia Karmengo elizan: Anne Etxegoien, Xemein Abesbatza eta Emeki Korala.
– Martxoak 23. 19:30etik aurrera, Korrikaren aurretik, nazioarteko afari merienda Arkupe aurrean.
- Ondarroa
– Martxoak 21. 15:00etan kantu bazkaria Beikozinan. Sarrerak Beikozinan eta euskaltegietan egongo dira salgai (25 euro).
- Ziortza-Bolibar
– Martxoak 21. 18:00etan, Korrikako petoen margoketa tailerra egingo da ludotekan.