Iker Mintegia lehenengo, Enduroko lehen proban
Hainbat moto gidarik Enduroko Euskadiko Txapelketa hasi zuten domekan Zallan; tartean, Lea-Artibai eta Busturialdeko zenbait herritarrek. Lehenengo lasterketa horretan, gainera, podiumean izan zen bertoko ordezkaritza; izan ere, Munitibarko bizilagun Iker Mintegiak lehenengo egitea lortu zuen Junior mailan. Iaz, bigarren postuan bukatu zuen munitibartarrak Euskadiko txapelketa, eta lehenengo Bizkaikoa