Alde handiagaz nagusitu da Oihana Kortazar Alto Sil mendi lasterketan
32 kilometroko ibilbidea egiteko hiru ordu, 24 minutu eta 19 segundoko denbora behar izan du. Bigarren sailkatuak mutrikuarrak baino 33 minutu gehiago behar izan dituLeongo (Gaztela Leon, Espainia) Santa Cruz de Sil herrian lehiatu zuten hainbat korrik...
32 kilometroko ibilbidea egiteko hiru ordu, 24 minutu eta 19 segundoko denbora behar izan du. Bigarren sailkatuak mutrikuarrak baino 33 minutu gehiago behar izan ditu
Leongo (Gaztela Leon, Espainia) Santa Cruz de Sil herrian lehiatu zuten hainbat korrikalarik domekan Alto Sil mendiko lasterketa, eta nesken artean nagusitasunez gailendu zen Oihana Kortazar mutrikuarra.32 kilometroko ibilbidea eta 1.900 metroko garaiera izan zituen aurretik irteera puntuan, eta hori egiteko hiru ordu, 24 minutu eta 19 segundoko denbora behar izan zituen. Susana Alvarezek egin zuen bigarren, eta ibilbidea egiteko Kortazarrek baino 33 minutu gehiago behar izan zituen. Eva Fernandez hirugarren sailkatuak, berriz, 4:00:55eko denbora egin zuen.
Emakumezkoen denborak ez ezik gizonezkoenak ere kontuan hartuta, 21. postua eskuratu zuen domekan mutrikuarrak.
Denboraldi bikaina egiten ari da Kortazar. Joan den martxoaren 9an Arnedoko (Errioxa, Espainia) Maspormenos Trail lasterketa lehenengo postuan bukatzea lortu zuen. 27 kilometro egin zituen orduan, eta 2 ordu eta 9 minutuko denbora behar izan zuen helmugara ailegatzeko. Maite Maiorak egin zuen bigarren, eta Montserrat Vazquezek hirugarren. Bi ordu eta 11 minutuko denbora eta bi ordu eta 22 minutuko denbora egin zuten azken kirolari horiek, hurrenez hurren.