Markina-Xemeingo saioa
Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bidea egiten darrai. Lea-Artibaiko taldeak gaur bertan jokatu du finalaurrekoa Markina-Xemeinen, Arratia-Txorierriren aurka, eta etxean aritzeak zorte ona ekarri dio, finalerako txartela lortu baitu. Hain justu, 411 puntu eskuratu ditu Lea-Artibaik, eta 405 Arratia-Txorierrik.
18 urtera artekoetan, Aitor Ruizek, Iker Apraizek eta Aissa Intxaustik osatu dute Lea-Artibaiko taldea. Hiru bertsolari horiek 163 puntu lortu dituzte, eta 171,5 aurkariek. Gauzak bestelakoak izan dira 19 urtetik 24 urtera artekoetan. Izan ere, Jone Larrinagak, Alexander Idoetak eta Nerea Ibarzabalek 249 puntu eskuratu dituzte Arratia-Txorierrik lortutako 233,5 puntuen aurrean.
Alde horri esker, martxoaren 26an Bilbon jokatuko den finalean izango da Lea-Artibai. Aurrez aurre zein talde edukiko duen hilaren 24an erabakiko da, orduan jokatuko da-eta Busturialdearen eta Uribe-Kostaren arteko finalaurrekoa, Sopelan.