Kalean jokatzen zen futbolaren mamia berreskuratuz, Futbol Kalean txapelketaren kanporaketa bat jokatu zuten domekan kimu eta benjamin mailako umeek, Gernika-Lumon eta Bermeon. Hain zuzen, Pasealekuan jokatu zituzten kanporaketaren partida guztiak Gern...
Kalean jokatzen zen futbolaren mamia berreskuratuz, Futbol Kalean txapelketaren kanporaketa bat jokatu zuten domekan kimu eta benjamin mailako umeek, Gernika-Lumon eta Bermeon. Hain zuzen, Pasealekuan jokatu zituzten kanporaketaren partida guztiak Gernika-Lumon; eta Ibarra parkean, berriz, Bermeon argazkian. Ekainera bitartean beste hainbat topaketa egingo dituzte Bizkaian, eta horiek bukatutakoan, finalaurrekoak eta finala jokatu beharko dituzte talde hoberenek, ekainaren 7an eta 14an, hurrenez hurren.