LOMCEri ezezko biribila eman diote ikasleek
LOMCE erreformak ikasle, irakasle eta, orohar, herritarrei «izugarrizko ondorioak» ekarriko dizkiela eta, kalera atera dira protestan Lea-Artibaiko eta Gernika-Lumoko ikasleak. Joan den barikuan egin zuten manifestazioa Markina-Xemeingo kaleetan zeha...
Euskara hirugarren mailako hizkuntza izatera pasatuko dela, hezkuntza merkantzia bihurtuko dela eta ikasle zein ikastetxeen arteko lehiakortasuna bultzatuko dela salatu zuten ikasleek, besteak beste. «Ziklo bakoitzeko amaieran Madrildik ezarriko dizkiguten probak erabakiko dute ikaslearen ibilbidea ikasketa prozesuan zehar, eta, ondorioz, txikitatik ikasleak banatuta egongo dira beraien emaitzen arabera», adierazi zuten.
Azaroan ikastetxe guztietan egindako eztabaiden ondoren bost konpromiso hartu zituzten Bizkaiko ikastetxeetako ikasleek: herri curriculuma garatzea, klase orduetan herri jakintza sortzeko saioak lantzea, edukien euskaratzea eta ikuspegi herritarra txertatzea, errebalidei insumisioa egitea eta irakasle eta ikasleen arteko elkarlana lortzea. «Erreformaren erasoaren biktimak denok gara, eta horri erantzun bat ematea guztion lana da».
Bihar protestekin jarraituko dute. Euren ikasgelak utzi eta Bilboko kaleetara irtengo dira ikasleak, euren mezua aldarrikatzera.