Nesketan onena izan zen Maria Zorroza korrikalari gernikarra zapatuan Arriarango mendi lasterketan, Beasainen. Hamabost kilometroko ibilbidea ondo baino hobeto menperatu zuen Zorrozak, Elena Calvillo eta Aitziber Ibarbia Euskal Selekzioko kideak gaind...
Nesketan onena izan zen Maria Zorroza korrikalari gernikarra zapatuan Arriarango mendi lasterketan, Beasainen. Hamabost kilometroko ibilbidea ondo baino hobeto menperatu zuen Zorrozak, Elena Calvillo eta Aitziber Ibarbia Euskal Selekzioko kideak gaindituz. Zorroza, hala ere, ez zen Arrolape Mendi Taldeko parte hartzaile bakarra izan; beste hainbat ere Beasain inguruetan ibili baitziren egun horretan. Oro har, Arrolapekoek «erakustaldi aparta» eskaini zuten. Iñaki Uribe-Etxebarriak, esaterako, bigarren postua eskuratu zuen, Ismail Razgarengandik hamar bat segundora. Aitor Uriartek ere lan txukuna egin zuen, eta, horri esker, zortzigarren postua lortu zuen.