ONCEren Cuponazo lehiaketak 100.000 euro utzi ditu Bermeon
Joan den barikuko ONCE erakundearen Cuponazo lehiaketak dirutza utzi zuen Bermeon. Hain zuzen ere, 100.000 euroko saria izan zuen Lamera parkeko kioskoan saldutako txartel batek.Erakundeak jakinarazi duenez, Izaskun Larruzea saltzaileak saldu zuen bari...
Erakundeak jakinarazi duenez, Izaskun Larruzea saltzaileak saldu zuen barikuan saritutako txartela. Saria eman ostean, «ilusioz gainezka» joan zen atzo Lamerako kioskora berriz lanean.
2014ko saltzaile onena
Larruzea ONCE Euskadiko 2014. urteko saltzaile onena izendatu zuten iaz. «24 urte lanean egon ostean, sari potolo bat emateko irrikan nengoen», esan zuen atzo, «pozarren», albistea ezagutu zuenean.