Raul Portillo txirrindularia nagusitu da Ereñoko III. Master Sarian
Eguraldi kaxkarraren ondorioz, espero baino parte hartzaile gutxiago izan zituen zapatuan lehiatutako Ereñoko III. Master Sariak. 85 lagunek zuten izena emana, baina, azkenean, 59 txirrindularik hartu zuten parte. Horien guztien artean, Raul Portillo ...
Master 40 kategorian parte hartu zuen Portillok, eta antolatzaileen arabera, 40 kilometro berak bakarrik egin zituen, Nabarnizen gora egin eta helmugaraino iritsi arte.
Hotza, baina giro ona
Parte hartzaileen artean, 32 txirrindularik lortu zuten lasterketa bukatzea, eta hotza egin arren, «giro ederra» izan zutela azaldu dute antolatzaileek.