Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikako kideek erronka berri bat ipini dute martxan. “Erabakitzeko eskubidearen alde 800 lagunen atxikimendua lortu nahi dugu”, nabarmendu dute.
Herriko kuadrillak, elkarteak, familiak eta banakoak euren mezua oihaletan jartzen eta atxikimendu txartelak betetzen hasita daudela iragarri dute dinamikako kideek. “Oraingoz, 300 lagunen atxikimendua lortzeko oihalak eta txartelak banatuta ditugu, baina 800ra iristeko jende gehiagoren atxikimenduak falta zaizkigu”.
Atxikimenduak gehitze aldera, oihal zatiak eskuan dituztela Beheko Plazan batuko dira zapatuan [martxoak 21], 12:30etik aurrera. Herritar guztiak ekimenean parte hartzera eta euren ekarpenak egitera gonbidatu dituzte. “2014an hasitako bideari jarraipena emateko herritarrek parte hartzea beharrezkoa da. Zuen zain izango gaituzue zapatuan”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.