BBK Sariketaren finala jokatuko du Lea-Artibaiko bertsolari taldeak
Arratia-Txorierrikoaren aurka 411-405 nagusitu da eskualdeko taldea. Hilaren 26an jokatuko du finala, BilbonBertsolari Gazteen BBK Sariketak bidea egiten darrai. Lea-Artibaiko taldeak atzo jokatu zuen finalaurrekoa Markina-Xemeinen, Arratia-Txorierrire...
Arratia-Txorierrikoaren aurka 411-405 nagusitu da eskualdeko taldea. Hilaren 26an jokatuko du finala, Bilbon
Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bidea egiten darrai. Lea-Artibaiko taldeak atzo jokatu zuen finalaurrekoa Markina-Xemeinen, Arratia-Txorierriren aurka, eta etxean aritzeak zorte ona ekarri zion, finalerako txartela lortu baitzuen. Hain justu, 411 puntu eskuratu zituen Lea-Artibaik, eta 405 Arratia-Txorierrik.18 urtera artekoetan, Aitor Ruizek, Iker Apraizek eta Aissa Intxaustik osatu zuten Lea-Artibaiko taldea. Hiru bertsolari horiek 163 puntu lortu zituzten, eta 171,5 aurkariek. Gauzak bestelakoak izan ziren 19 urtetik 24 urtera artekoetan. Izan ere, Jone Larrinagak, Alexander Idoetak eta Nerea Ibarzabalek 249 puntu eskuratu zituzten Arratia-Txorierrik lortutako 233,5 puntuen aurrean.
Alde horri esker, martxoaren 26an Bilbon jokatuko den finalean egongo da Lea-Artibai. Aurrez aurre zein talde edukiko duen hilaren 24an erabakiko da, orduan jokatuko da-eta Busturialdearen eta Uribe-Kostaren arteko finalaurrekoa, Sopelan.