Bihar hasi [martxoak 19] eta astelehena bitartean, zaldi-mando probak hartuko ditu Aulestik, beste urte batez. Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi
Antso omentzeko probak izango dira, eta, lau egunetan, guztira, hamabi zaldik parte hartuko dute.
Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango den proba horretan, Aulestiko
Harri Barria erabili beharko dute parte hartzaileek; hain zuzen, 900 kilokoa 80 kiloko gainkargagaz. Abereen oinarrizko pisua, berriz, 400 kilokoa izan beharko dela jakinarazi du Aulestiko Udalak; hala, pisu gehiago dutenek, kilo bakoitzeko karga gehiago hartu beharko du.
Behar beste pisatzen dutela ziurtatzeko pisaketa egingo dute proba hasi baino ordubete lehenago.
Hamar sari orokor
Parte hartzen duten guztiek edo ia guztiek jasoko dute sariren bat edo beste; izan ere, proben antolatzaileek hamar sari orokor banatuko dituzte onenen artean. Horrez gain, Lea-Artibaiko herritarren artean, hiru sari banatuko ditu. Halaber, 45 untza eginda, saririk egokitzen ez zaionari 300 euroko ordaina emango diote.
Bihar eta domekan 18:00etan hasiko dituzte zaldi-mando probok, eta etzi eta astelehenean, aldiz, 21:00etan.
PARTE HARTZAILEAK
Martxoak 19, bihar. 18:00etan, Fermin Santamaria (Guriezo), Mikel Garaialde (Urnieta) eta Erauzkin (Mañu).
Martxoak 20, etzi. 21:00etan, Txertudi (Kortezubi), Etxeberri (Itziar) eta Arriola jatetxea (Berriatua).
Martxoak 22, domeka. 18:00etan, Joseba Azkonobieta (Urnieta), Bar Goieta (Mungia) eta Giñerregi Elkartea (Markina-Xemein).
Martxoak 23, astelehena. 21:00etan, Fontaneria Zalbide (Urduliz), Maider Uriarte (Aulesti), Goitia (berango).
SARIAK
Lehenengo saria. 800 euro, Aulestiko Udalaren manta eta URDAKIk emandako urdaiazpiko eder bat.
Bigarren saria. 700 euro eta URDAKIren ardo kaxa bat.
Hirugarren saria. 650 euro eta txanpan botila bi.
Laugarren saria. 600 euro.
Bosgarren saria. 550 euro.
Seigarren saria. 500 euro.
Zazpigarren saria. 450 euro.
Zortzigarren saria. 400 euro.
Bederatzigarren saria. 350 euro.
Hamargarren saria. 325 euro.
Lea-Artibaiko lehenengo saria. 200 euro, IBETARRIk emandako manta eta txanpan botila bi.
Lea-Artibaiko bigarren saria. 150 euro eta ardo kaxa bat URDAKIk emanda.
Lea-Artibaiko hirugarren saria. 115 euro eta txapan botila bi.