Busturialdeko lur funtsa sortzeko diagnostikoa egiten ari dira
Lurbizi proiektuaren baitan, Busturialdeko lur funtsa sortzeko diagnostikoa martxan jarri dute. Lur fondoa sortzeko, baina, lurren jabeekin harremanetan jarri behar dutela adierazi dute.Batetik, jabeek, erabili gabeko lurrak dituzten jakin behar dute, ...
Batetik, jabeek, erabili gabeko lurrak dituzten jakin behar dute, eta izatekotan horiek saltzeko, alokatzeko edo uzteko prest dauden zehaztu. Bestetik, jabeekin adostu gura dute zeintzuk izango liratekeen lur horientzako baldintzarik egokienak. Jakinarazi dutenez, udaletxeek egingo dute bitartekari lanak, eta lurrak nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabiliko dira. Proiektuan parte hartu gura duten jabeek lurbizi@bermeo.org-ra idatzi ahalko dute edota 94-625 63 92 telefonora deitu.
Busturialdeko hogei udalek sustatutako proiektua da Lurbizi, eta eskualdean lehen sektorea indarberritzea du helburu.