Zuhaitz Gurrutxaga bakarrizketa eskaintzen Ziortza-Bolibarren.
Zuhaitz Gurrutxaga, Erreala, Rayo Vallecano edo Real Union taldeetan ibilitako futbolaria, eszenatokiz eszenatoki dabil orain, arrakasta handiz. Hainbeste urtetan politikoki zuzena izan ostean, bere kirol ibilbidean izandako bizipenak kontatzen ditu zeharo lotsagabe. Entrenatzaile ezagunez, taldekide eta adiskideez, maitasunaz, desamodioez, eginiko bidaiez, garaipenik gozoenez edo eta porrotik gazienez aritzen da ordu eta laurdeneko saioan.
Etx kultur taldeak antolatuta, Etxebarrira ere ailegatuko da futbolari ohia bere bakarrizketagaz. Horrela, barikuan, martxoak 20, 20:00etan,
Futbolisto baten konfidentziak entzuteko aukera izango dute etxebarritarrek.