Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Mutrikun, kalte delitu bategatik
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak 26 urteko gazte bat atxilotu zuen domekan, Mutrikun. «Herrian aparkatuta zeuden hainbat ibilgailuen atzerako ispiluak apurtu zituen».Domekan, 08:30ak inguruan, pertsona bat kiroldegi ondoan aparka...
Domekan, 08:30ak inguruan, pertsona bat kiroldegi ondoan aparkatuta zeuden ibilgailuen atzerako ispiluak apurtzen zebilenaren abisua jaso zuen Ertzaintzak. Deia jaso eta gero, Eibarko Ertzain etxeko patruila auto bat gertaeren tokian agertu zen, eta zortzi autok kalteak zituztela frogatu zuten.
Kiroldegi inguruetan miaketa egin eta gero, ispiluak apurtzen ibili zenaren deskribapenarekin bat zetorren gizonezko bat aurkitu zuten; ispiluak berak apurtu zituela onartu eta gero, kalte delitu bategatik atxilotu egin zuten. Herenegun epailearen aurrean deklaratu zuen atxilotuak.