'Gure etxe bakarra' antzezlana egongo da gaur, Mendibarrenen
BERRIATUA // Gaur, 20:30ean, Onintza Enbeitak idatzitako Gure etxe bakarra antzezlanaren emanaldia egongo da Berriatuan. Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruz ariko dira. Enbeita bertsolari eta kazetariaren gidaritzapean, Muxikako 40...
BERRIATUA // Gaur, 20:30ean, Onintza Enbeitak idatzitako Gure etxe bakarra antzezlanaren emanaldia egongo da Berriatuan. Emakumeek azken 80 urteetan izan duten bizimoduari buruz ariko dira. Enbeita bertsolari eta kazetariaren gidaritzapean, Muxikako 40 emakume egongo dira Mendibarren frontoiko taula gainean: 84 urte ditu nagusienak, eta 8 gazteenak. Beraiek sortutako gidoia da antzeztuko dutena. Sarrera bakoitzeko 5 euro ordaindu behar dira, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, frontoian jarriko dituzte salgai.