Korrikalariak Olaia aurretik irtetzen iazko Kalamura Igoeran. Argazkia: Etxebarriko Gazte Asanblada
Kalamuako ibilbidea korrikalariz eta ibiltariz beteko da zapatuan. Etxebarriko Gazte Asanbladak abian jarriko du bederatzigarrenez, urtez urte gero eta parte hartzaile gehiago dituen igoera.
Ibilbideak 5km inguru ditu eta 600 metrotako malda dauka. Denborari dagokionez, orain dela lau urte Oier Ariznabarretak egin zuen errekorra 30minutu eta 50 segundotan dago.
Urtero modura, irteera Olaia aurretik izango da, 10:30ean irtengo dira lasterketan parte hartzera doazenak, eta 09:15ean oinez igoko direnak.
Lasterketa amaieran banatuko dituzte sariak, eta ondoren pintxoak eta edariak egongo dira indarrak berritzeko.
SARIAK:
1.go gizonezkoetan
1.go emakumeetan
1.go herritarrari
Parte hartzeko
Igoeran parte hartzeko mezu bat bidali behar da, izen-abizenak eta herria jarrita,
etxga@hotmail.es helbide elektronikora.
Ezerezetik lasterketa berri bat antolatzen hasi ziren, eta gogoz eskertzen dute antolatzaileek, orainarte korrikalariek eman dieten babesa. “Urtetik urtera jende gehiago animatzen da eta gu, antolatzaile garen aldetik ere, jendearen ekarpenak jaso eta hobetzen saiatzen gara”, adierazi dute.
Ibilbidea hau izango da:
Ibilbidea:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=4070825