Izartuk programako proposamenak aurkeztuko ditu gaur
Izartu Bermeo herri mugimenduak hauteskunde programaren proposamen nagusiak aurkeztuko ditu gaur, 19:00etan, Nestor Basterretxea aretoan.Herrian dagoen alderdi bitasunagaz amaitzeko helburuagaz sortu da Izartu Bermeo. Aipatu herri mugimenduak aurkeztuk...
Herrian dagoen alderdi bitasunagaz amaitzeko helburuagaz sortu da Izartu Bermeo. Aipatu herri mugimenduak aurkeztuko dituen proposamenak helburu bakar bat duela diote, «herritarren bizi kalitatea eta ongizatea hobetzea, egun bizi dugun egoerari buelta emanda».
Gaur aurkeztuko dituzten proposamenek hiru ardatz nagusi dituzte oinarri: herriaren suspertze ekonomiko eta soziala, sektore berriak sustatuta eta herriak bizi duen isolamendu geografikoari konponbideak emanez; benetako gardentasuna, herritarrek diru publikoagaz egiten denaren berri izateko; eta parte hartze zuzena hartu beharreko erabaki garrantzitsuetan, aurrekontuetan edo hirigintza kasuetan, esaterako, «kontsulta lotesleak erabilita».