Urriaren hasieretan egingo den 3. Marabilli Festibala motorrak berotzen jarraitzen du. Uztailaren 1ean New York Ska Jazz Enssemble taldeak lehen Marabillatxu eskaini eta gero, barikurako [martxoak 20] bigarrena antolatu dute Manuelistek.
Barikuan, 23:00etatik aurrera, Ray Fernandez musikariak Kubako zatitxo bat Beikoziniko oholtza gainera ekarriko du. Euskal Herrian egon den lehen aldi honetan zortzi kontzertu emango ditu denetara; Oñatin hasi zuen bira otsailaren 28an eta domekan [martxoak 22] azken kontzertua emango du Iruñean. Ondarroakoa birako azken-aurrekoa izango da.
Ray Fernandez kantari kubatarra
Gitarra eskuetan errealitateari buruz hausnartzera etorriko da abeslari eta poeta kubatarra. Egunero pasatzen dena kontatuko du; kronika soziopolitiko antzerako bat egingo du, beti ere umore puntu bategaz.
Bere kanten hitzek kaleko hizkuntzan mintzo dira, eta batez ere Kubako jendartearen kritika egiten dute. Aparteko ahotsa du Fernandezek, eta aretora hurbiltzen diren guztiak hunkituko ditu haren ahots indartsuak.
Manuelistek iragarri dutenez, kontzertuaren aurretik eta atzetik 3. Marabilli Festibaleko kamisetak salgai egongo dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.