Tribail Feministaren aurkezpena. Argazkia: Ondarroako Udala
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira,
aplikazio didaktikoa aurkeztu zutenĀ aurreko astean Bilboko
Azkue Fundazioaren egoitzan. Hain zuzen ere, 2010ean aurkeztutako
Tribial Feminista egokitu, eta mahai joko hari zabalkunde handiagoa eman nahi izan diote gailu mugikorren bidez.
Aplikazioak
Trivial jokoaren formatu bera dauka, eta bere helburua genero parekidetasuna sustatzea da. “Emakumeak historian betetako paperari ikusgarritasuna ematen diote galderen bitartez”, azaldu dute ekimenaren bultzatzaileek.
Tribial feministaren aurkezpena. Argazkia: Ondarroako Udala
Aplikazioa doakoa da eta euskaraz dago. “Android gailuetarako Google Play-n eskuragarri dago dagoeneko, eta egun batzuk barru Apple Store-n ere egongo da”.
Irontec enpresak garatu du aplikazioa eta
Ondarroako,
Zierbenako,
Ermuako,
Arrasateko eta
Basauriko udalek, ostera, jokoaren edukiak jarri dituzte.