Afizionatu mailako
I. Berdel Txapelketako finalerdiak domekan [martxoak 22] jokatu dira Mutrikuko Miruaitz frontoian. 17:00etatik aurrera, martxoaren 28an jokatuko den finalean zeintzuk bikotek parte hartuko duten erabakiko da.
Bi partida jokatuko dira domekako finalerdian; lehengo eta behin, martxoaren 8ko bi bikote irabazleek jokatuko dute, eta azkenik, martxoaren 15eko bi bikoteek onena ematera irtengo dute kantxara.
Martxoaren 8ko partida jokatu zuten bi bikote: Andonegi, Barandika, Iturbide eta Zabala. Argazkia: Danok Bat
Arratsaldeko lehen partidan Gernika-Lumoko Barandikak eta Mutrikuko Aitor Andonegik osatutako bikoteak, Berriatuko Alberdi eta Zumaiako Urangaren aurka jokatuko dute. Bi bikoteek lehen partida oso onak jokatu dituzte, eta finalerako txartela lortzeko aukera ere, estua eta bizia izango da. Miruaitzera gerturatzen diren ikusleek emozioa ziurtatuta izango dituzte.
Finalerdiko beste partida ere, antzekoa izango dela aurreratu dute txapelketaren antolatzaileek. “Guztiak ere oso partida txukunak egiten ari dira, eta ikusleak gozatzeko aukera paregabea izango du. Maila handiko puntistak daude txapelketan, eta lehiakortasuna ziurtatua egongo da”.
Roke, Suso, Alberdi eta Uranga, martxoaren 8ko partida jokatu aurretik. Argazkia: Danok Bat
Mutrikuko Jon Goenaga eta Gernika-Lumoko Lekerikak, Biarritzeko Alberro eta Iparraldeko Inzaren aurkako norgehiagoka jokatuko dute. Hain zuzen ere, Inzak Tolosako Arkaitz Izagirre atzelariaren ordez jokatuko du txapelketan. “Izagirrek ezin izan du txapelketan jokatzen jarraitu eta haren ordez, Inzak parte hartuko du”.
Finalerdietako partidak hiru set-ea jokatu dira, final-laurdenetan egin modura. Lehen bi setak 15 tantora jokatuko dira, eta berdinketa egonez gero, hirugarren set bat jokatuko da 5 tantora.