Bertso afaria egingo dute barikuan, Astran
KULTURA // Martxo morie ekimenaren baitan, bertso afaria antolatu du Gernika-Lumoko Egurre gazte mugimenduak bariku honetarako. Hain zuzen, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolariek jarritako doinuekin afaltzeko aukera izango dute gernikarrek bihar, A...
KULTURA // Martxo morie ekimenaren baitan, bertso afaria antolatu du Gernika-Lumoko Egurre gazte mugimenduak bariku honetarako. Hain zuzen, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolariek jarritako doinuekin afaltzeko aukera izango dute gernikarrek bihar, Astran. 21:30ean hasiko da afaria, eta txartelak Ospan edota Astran bertan eros daitezke. 12 euroan egongo dira eskuragai; langabetu eta ikasleek, berriz, 10 euroan eskuratu ahalko dituzte.