Enkarterrietatik 20 kilometroko ibilbidea egingo du Goi Zalek
Enkarterrietara irteera egingo du Gernika-Lumoko Goi Zale mendi taldeak domeka honetan. Peñas Negras ingurura joango dira, eta 20 kilometroko ibilbidea egingo dute.Zugaztietan hasiko dute ibilaldia, eta Peñas Negras, La Magdalena, Pico Mayor eta Pico...
Zugaztietan hasiko dute ibilaldia, eta Peñas Negras, La Magdalena, Pico Mayor eta Pico Menor zeharkatuko dituzte, berriro ere Zugaztietara heltzeko.
08:30ean aterako dira Gernika-Lumoko autobus geltokitik. Parte hartu gura duenak taldearen lokalean eman behar du izena, gaur, 20:00etatik 21:30era. Bazkideek 8 euro eta ez direnek 10 ordaindu beharko dituzte.