Ray Fernandez kubatarrak kontzertua emango du bihar
Urriaren hasieretan egingo den 3. Marabilli Festibala motorrak berotzen jarraitzen du, eta Manuelistek bigarren Marabillatxu eskaintzeko Ray Fernandez kubatarra gonbidatu dute. Kuban ezaguna den kantautoreak bihar, 23:00etan, Beikozinin kontzertua eska...
Musikariak Karibe aldeko irlako zatitxo bat Beikoziniko oholtza gainera ekarriko du. Euskal Herrian egon den lehen aldi honetan, zortzi kontzertu emango ditu denetara; Oñatin hasi zuen bira otsailaren 28an, eta domekan azken kontzertua emango du, Iruñean. Ondarroakoa birako azken-aurrekoa izango da.
Gitarra eskuetan errealitateari buruz hausnartzera etorriko da abeslari eta poeta kubatarra. Egunero pasatzen dena kontatuko du; kronika soziopolitiko antzerako bat egingo du, betiere umore puntu bategaz.
Ahots indartsua
Bere kanten hitzek kaleko hizkuntzan mintzo dira, eta batez ere Kubako jendartearen kritika egiten dute. Aparteko ahotsa dauka Fernandezek, «aretora joaten direnak hunkitzeko modukoa».
Manuelistek iragarri dutenez, kontzertuaren aurretik eta atzetik 3. Marabilli Festibaleko kamisetak salgai egongo dira.