Udaberria izango da eskualdeko erakusleiho lehiaketako gai nagusia
Azken urteetako ildoari jarraituz, Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko VIII. Erakusleiho Lehiaketa jarri du martxan. Udaberria Lea-Artibain leloa kontuan hartuta, lehiaketan parte hartu nahi dutenek, beraien erakusleihoak gai honen inguruan apain...
Izena emateko epea bihar hasi eta martxoaren 30era artekoa izango da, eta erakusleihoen erakusketaldia, berriz, apirilaren 1etik 15era bitartean.
Apainketa proiektu bakoitza Udaberria Lea-Artibain kontzeptuan oinarritzeagaz gain, beste irizpide batzuk ere kontuan hartu beharko dituzte lehiaketako parte hartzaileek apainketa egiterakoan: Produktua merkaturatzeko egokitasuna eta produktuaren aurkezpena, sormena, modernitatea eta berrikuntza, argiztapena eta irudi komertziala.
Iazko epaimahai bera
Pasa den urtean bezala, aurten ere, epaimahaia Esti Olasolo diseinatzaileak, Fran Urdiki dekoratzaileak eta Leartibai Garapen Agentziako teknikari bik osatuko dute. Gainera, 2014an berrikuntza moduan sartu zen herritarren bozka ere mantenduko da; hortaz, herritarrek dendetan jarriko diren kutxetan zein www.leartibai.com webgunean eman ahal izango diote erakusleiho onenari beraien bozka.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Leartibai Garapen Agentziagaz kontaktuan jarri behar dira. Horretarako hiru bide izango dituzte: 94-683 34 95 telefono zenbakira deitzea, blarrinaga@leartibai.com edo merkataritza@leartibai.com helbide elektronikoetara idaztea edo Lekeitio, Markina-Xemein edo Ondarroan dauzkaten bulegoetara joatea.