XIV. Idazlan Koadernoetan 59 lan argitaratu ditu Euskara zerbitzuak
LHko ikasleen lanekin liburua atera dute, eta CDa DBH, Batxilergo eta HHIko ikasleen idazlanekin. Irakurketa saioak egin zituzten atzo eta herenegun, Lizeo AntzokianHamalaugarren Gernika-Lumoko Idazlan Koadernoak ekimena prest dago, eta atzo eta heren...
LHko ikasleen lanekin liburua atera dute, eta CDa DBH, Batxilergo eta HHIko ikasleen idazlanekin. Irakurketa saioak egin zituzten atzo eta herenegun, Lizeo Antzokian
Hamalaugarren Gernika-Lumoko Idazlan Koadernoak ekimena prest dago, eta atzo eta herenegun egin zituzten irakurketa saioak, Lizeo Antzokian. Aurten, guztira, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen 59 lan bildu dituzte idazlan koaderno horietan.Zentro bakoitzak bere idazlanak aukeratzen ditu, ziklo bakoitzeko bi. Hala, Lehen Hezkuntzakoen liburuan 30 ikasleren idazlanak jaso dituzte, eskuz, beraiek idatzi modura eta jatorrizko marrazkiekin.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Helduen Heziketa Iraukorreko (HHI) ikasleen lanak, berriz, CD formatuan bildu dituzte; 29 lan guztira.
Portada lehiaketa
Ikasleei egindako lana eskertzeko asmoz egin zituzten atzoko eta herenegungo saioak, Lizeo Antzokian. Irakurketa ekitaldi horietan, gainera, sariak hartu zituzten ikasleek: 30 euroko bonuak LHko ikasleek, eta 40 eurokoak nagusiagoek.
Era berean, idazlan koadernoaren eta CDaren portadak ilustratzen dituzten irudien egileak zeintzu diren ere eman dute jakitera: Claudia Parfenek irabazi du DBH/Batxilergoko portada lehiaketa, eta Maddi Mugirak LHkoena. Lehiaketa horretako azken fasera heldu diren portadak ikusgai daude Lizeo Antzokian; 60 lan, guztira.
Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzuak eta Hezkuntza arloak bultzatzen duten ekimena da. Azaldu dutenez, idazmena lantzea eta irakurzaletasuna bultzatzea du helburu Idazlan Koadernoak ekimenak, eta ikasleen artean euskara sendotzea du xede nagusi.