Ainhoa Ibarzabalek V. Emakume Sariketa lehiatuko du Leioan
Laugarrengoz egongo da markina-xemeindarra emakumeen arteko idi-deman. Lemoizko Andraka Jatetxearen idi-uztarriagaz aterako da bihar Ondizko probalekuraLeioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak emakumeek gidatutako Idi Proben V. Lehiaketa antolatu du etzir...
Laugarrengoz egongo da markina-xemeindarra emakumeen arteko idi-deman. Lemoizko Andraka Jatetxearen idi-uztarriagaz aterako da bihar Ondizko probalekura
Leioako Euskal Kirol Zaleak elkarteak emakumeek gidatutako Idi Proben V. Lehiaketa antolatu du etzirako, Ondizeko probalekuan. Proba 19:00etan hasiko da, eta sarrerak 10 euro balio ditu. Oraingo honetan, Ainhoa Ibarzabalek (Markina-Xemein), Amaiur Arbelaitzek (Oiartzun) eta Irene Artetxek (Lezama) parte hartuko dute.Laugarren bider egongo da Ainhoa Ibarzabalek Emakume Sariketan, eta oraingoan, Lemoizko Andraka Jatetxearen idi-uztarriaren atzetik joango da akulari lanak egiten. Markina-xemeindarrak jakitera eman duenez, idiak ikustera joan da plazara, baina ez da eurekin entrenatzen ibili. «Zapatuan bertan ezagutuko ditut», dio.
Akuilari lana egingo dute bai eta ere Amalur Arbelaitzek eta Irene Artetxek. Oiartzundarra, Lasarteko Telleriaren animaliekin aterako da probalekura; Lezamarra, berriz, Muruetako Kamiñoko Jatetxeagaz.
Esperientzia handia
Probalekuetan asko ibilitakoa da Ibarzabal. Txikitatik ezagutu zuen proben mundua etxean, eta 16 urtegaz atera zen lehen aldiz plazara. Auzoetako jaietatik izen handiko probetara egin zuen jauzia gero. Iazko Emakume Sariketan ere erakutsi zuen bere esperientzia garaipena bere eginez.
Ondizko sariketa solidarioa da, eta bildutako dirua Sortarazi elkartearentzat izango da. Probetan, Jose Maria Osaba Legarretari egingo zaio omenaldia, idi probetan emakumeen parte hartzea bultzatzeagatik.