Astelehenean emango diote amaiera Osasun Asteari Gernika-Lumon
Gernika-Lumoko herritarrei prebentzioak eta gaixotasunak ekiditeko neurriak hartzeak duen garrantziaz ohartarazteko egin dute Osasun Astea, Osasunsarearen ekimenez.Hainbat hitzaldi eta tailer eman dituzte martxoaren 13an eta martxoaren 15ean, eta astel...
Hainbat hitzaldi eta tailer eman dituzte martxoaren 13an eta martxoaren 15ean, eta astelehenean emango diote amaiera Osasun Asteari. Hain zuzen ere, kirol jarduera izango dute hizpide, Ejercicio fisico: necesidad vital izeneko ponentzian.
Elai-Alai aretoan izango da hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da. Gai horretan aditua den Bizkaiko Foru Aldundiko kirol mediku bat izango da hizlaria: Kepa Lizarraga.