«Bezeroari nahi duen kolorea eta estiloa bilatzen laguntzen diogu, aholkulari zerbitzuagaz»
Bezeroari ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz, Markina-Xemeingo Kris ile-apaindegiko profesinalak etengabeko formazioan buru-belarri sartuta daude.Oraingoan, baina, zerbitzu osotu bat eskaintzearen alde egin dute. Izan ere, Wella etxeak eskaint...
Oraingoan, baina, zerbitzu osotu bat eskaintzearen alde egin dute. Izan ere, Wella etxeak eskaintzen duen Couture Color teknikaz baliatuz, bezeroari bikaintasunean oinarritutako diagnosi zehatza egiten diote.
Bezeroarekin aurrez aurreko harremana landuz eta haren nahiak edo desioak identifikatuz, premiak asetzen dituzte.
Lehenengo pausoa, baina, bezeroari entzutea dela diote. Izan ere, galderak eginez, bezeroak zeintzuk behar dituen jakitea lortzen dute; aholkuak ere ematen dizkiote, behar izanez gero.
Bezeroari eskaintzen dioten arreta, beraz, erabat pertsonalizatua da Kris ile-apaindegian. Eta irizpide horri jarraituz egiten duten lan ile-apaindegiko profesional guztiek.
Proposamenak, ikusgai
Baina bezeroaren nahi horietan ez da bakarrik ilearen kolorea, orrazkera edota forma kontuan hartzen. Pertsonaren estiloa eta egunerokotasuna ere kontuan hartzen dituzte.
Eta hori gutxi balitz, bezeroari proposamen guztiak momentuan bertan mugikorrean ikusi ahal dituela azaltzen diote.
Bezeroaren nahiak kontuan hartuz, proposamenak bertatik bertara erakusten dizkiete, egingo dutena edo egin ahal dutena aurretiaz erakutsiz.