Etzi bukatuko da Ereñoko martxan aurretiaz izena emateko epea
Urdaibai Kopako bigarren proba jokatuko dute datorren asteburuan inguruko hainbat korrikalarik. Muxikako Ibarruri auzoan lehiatu zuten hilaren 8an lehenengoa, eta, hiru aste geroago Ereñon bilduko dira kirolariak. Lasterka ez ezik, oinez ere egin ahal...
Laugarren mendi martxa izango da martxoaren 21ekoa, eta interesatuek aurretiaz izena emateko aukera izango dute. Batetik, Internet bidez eman ahalko da izena, www.erenomendimartxa.blogspot.com helbidean; beste alde batetik, bihar Ereñozar Tabernan eta etzi Arita Berri jatetxean izena emateko aukera ere egongo da, 12:00etatik 14:00etara.
Hilaren 29ko izena ematea
Hala ere, egunean bertan ere izango dute parte hartu nahi dutenek izena ematerik; lasterketako eta martxa luzeko parte hartzaileek Arita Berri jatetxean eta martxa laburrekoek Ereñoko Eleizalde auzoan, betiere irteera ordua baino ordu bete eta erdi lehenago.
Oinez egin nahi dutenek ibilbide luzearen eta laburraren artean aukeratu beharko dute: laburrak 11 kilometro izango ditu, eta 10:00etan hasiko da; luzea, berriz, 21 kilometrokoa izango da, eta 08:30ean ekingo diote. Martxa luzearen distantzia bera izango du lasterketak.