Herriko auzoetan irisgarritasuna hobetu du Mendatak
Ibilgailuek abiadura moteltzeko bitartekoak jarri gura ditu Lamikiz eta Marmiz auzoetan. Lanotarako 64.900 euroko inbertsioa egin du udalakBide segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Mendatako Udalak herriko hainbat auzotan. Horretar...
Ibilgailuek abiadura moteltzeko bitartekoak jarri gura ditu Lamikiz eta Marmiz auzoetan. Lanotarako 64.900 euroko inbertsioa egin du udalak
Bide segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Mendatako Udalak herriko hainbat auzotan. Horretarako, bideak asfaltatu ditu Estillotza, Solaurren, Laprastegi, Mendaturi-Madarieta eta Elexalde-Lamikizen. Estillotzan, gainera, bidearen zolaketa hobetu du udalak; izan ere, autoek eta oinezkoek paseatzeko asko erabiltzen duten bidea da.«Mendata landa eremuko herria da, eta hemengo auzo eta baserriak sakabanatuta daude», azaldu du Mendatako alkate Joseba Malleak. Herriko bideetako segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzea lehentasuna dutela esan du alkateak; «horregatik, auzoetako bideak asfaltatzeko lanak egin ditugu». Lanotarako, 64.900 euroko aurrekontua izan du guztira. Aldundiak 27.866 euroko laguntza eman dio.
Abiadura moteldu
Irisgarritasuna bermatuta, bide segurtasuna hobetzeko beste zenbait neurri hartu gura ditu Mendatako Udalak aurrerantzean. Hain zuzen, ibilgailuen abiadura moteltzeko neurriak hartu gura ditu Lamikiz eta Marmiz auzoetan.