Hogeigarren urtez, nazioarteko duatloia egingo dute Gernika-Lumon
Bihar 16:00etan hasiko dute proba; emakumeak izango dira ateratzen lehenak, eta bost minutura aterako dira gizonezkoak. Gaur gauerdian bukatuko da izena emateko epeaIA Sport Event-ek, Urdaitri Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolat...
Bihar 16:00etan hasiko dute proba; emakumeak izango dira ateratzen lehenak, eta bost minutura aterako dira gizonezkoak. Gaur gauerdian bukatuko da izena emateko epea
IA Sport Event-ek, Urdaitri Triatloi Taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, nazioarteko duatloia hartuko du asteburu honetan Gernika-Lumok.Hogeigarren proba izango da biharkoa, eta aurrekoetan bezala, parte hartze handia esperoko da herrian. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Euskal Herriko zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria izango da.
Parte hartzaileak distantzia motzean lehiatuko dira; alegia, 10 kilometro korrika egin beharko dituzte, beste 40,7 kilometro bizikletan eta azken 5 kilometroak berriz ere korrika eginez burutu beharko dituzte.
16:00etan emango diote hasiera emakumezkoen saioari, eta bost minutura aterako dira gizonezkoak. Hasi bezain pronto, Gernika-Lumoko kaleetatik lau itzuli egin beharko dituzte hamar kilometroko distantziara ailegatu arte, eta, ostean, Urdaibaira zabalduko dute ibilbidea bizikleta gainean lehiatzeko. Azken bost kilometroak Batzar Etxearen eta Gernikako Arbolaren ingurutik lasterketa eginez osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
Izen ematea
Proban parte hartzeko izena eman gura dutenek gaur gauerdira arteko epea edukiko dute horretarako aukera, www.triatloi.org webgunean. Atzora arte 50 bat lagunek zeukaten izena emanda.