Ezkerretik eskumara: Aritz Larrea, Beñat Perales, Jon Antxustegi, Ibon Aginaga eta Aitzol Collazo
Metal horzkada euskal mugetatik haratago eramango dute
Krausskeko mutilek. Azken sei urteak oholtzarik oholtza dabiltza, eta beti bezala, agertokiaren gainera dena ematera irtengo dute.
Iazko urriaren erdian hasi eta ekainaren 20ra arte
Gudaberria euren estudioko lehen lana aurkezten jarraitzen dute mutrikuarrek, eta Aste Santuan Espainiako lau hiriburutan jotzeko aukera izango dute.
Gudatour-ek baina, ez du etenaldirik. Espainiako bira txikia hasi aurretik ere hainbat kontzertu eskainiko dituzte mutrikuarrek. Martxoaren 27an Irunen eta 28an Gernika-Lumon egongo dira. Bueltan, ordea, Berriatuko Gaztetxean jarraituko dute Euskal Herriko bira.
Kanpoan jotzeko suertatu zaien aukera ez du alperrik galdu nahi boskote mutrikuarrak. Gogotsu eta ilusioarekin ekingo diote erronka berriari Peralesek, Antxustegik, Larreak, Aginagak eta Collazok
Ustekabean harrapatu du kanpoan jotzeko eskariak taldea, baina horrelako aukera bat suertatzen zaien lehen aldia denez esperientzia berria ez dute alperrik galdu nahi izan. «Azpeitiko ezagun bat gure kontzertuetako bat ikustera etorri zen. Asko gustatu zitzaion, eta Madrilen dituen ezagun batzuei guri buruz hitz egin zien. Haiei ere ideia gustatu eta hortik sortu dira kontzertu hauek guztiak».
Kraussk taldeko kideak Mutrikuko Gaztetxeraren aurrean
Gogotsu eta ilusioarekin ekingo diote erronka berriari Beñat Peralesek, Jon Antxustegik, Aritz Larreak, Ibon Aginagak eta Aitzol Collazok. Euren nabarmendu dutenez, aretoa guztiak «sutan jartzeko prest» daude.
Apirilaren 2tik 5era Madrilen, Murtzian, Valentzian eta Oviedon kontzertuak eskainiko dituzte Londreseko
De Profundis eta Terrassako (Bartzelona, Herrialde Katalanak)
Vrademargk death metal boskoteekin batera.
Errepertorio zabala du boskote mutrikuarrak, eta kanpoan joko duten kontzertu bakoitza «berezia eta bakarra» egiten ahaleginduko dira. «Ordu erdi inguru emango digute. Gure kontzertuak berez oso biziak baldin badira, denbora motzagoan are biziagoak egin beharko ditugu».
Lau egunean jarraian Espainiako lau hiriburutan kontzertuak emango dituzte. Bidaia grabatu eta sare sozialetan zabaltzen ahaleginduko dira; euren jarraitzaileek ere esperientziaren berri izateko
Kontzertuak ez eze, toki batetik bestera egingo duten ibilbidea ere erritmo bizian egin beharko dute. 4 egunetan
2.250 kilometro inguru egingo dituzte eta hainbat ordu emango dute alokatu duten furgonetaren barruan. Taldekideez gain, beste lau lagun izango dituzte bidaide esperientzia berri horretan.
Mutrikuarrek aurreratu dutenez gainera, bidaia grabatu eta sare sozialetan zabalduko dute. «Gurekin batera etorriko diren lagunei esker
Road movie antzerako bat grabatuko dugu. Biran egon ezin izango diren horiei ere jarraipena egiteko aukera ematea da gure ideia».
Taldeko bost kideak
Hala ere, Espainiako bira egiteko
finantziazio faltan daudela nabarmendu dute taldeko kideek. Hori dela eta, dirua batzeko asmoarekin,
Kraussfundin deritzon jaialdi berezia egingo dute barikuan [martxoak 20], 22:00etan. Jaialdirako sarrerak 3 eurotan eros daitezke Zubiaram tabernan.
Beraien sustraietara bueltatu eta Mutrikuko gaztetxea lehertzeko asmoa dute euren metal doinuekin. «Gaztetxean eman genuen gure lehen kontzertua, eta berari ere asko zor diogu. Plazer bat izango da bertan jotzea. Asmoa dirua batzea izango bada ere, horren ordainetan zerbait berezia eskaini nahi diogu bertora etortzen denari eta proiektu berri honetan sinetsi duen guztiari».
Gaztetxea betetzen ahalegindu eta herrigiro polita ipini nahi dute. Auzolanean egindako jaia izango da. «Proiektu honek jarraitu ahal izateko beste bultzada txiki bat du; horretarako denon laguntza beharrezkoa da». Taldeak adierazi duenez, kontzertura joan ezin duten pertsona batzuek ere sarrera erosi dute laguntze aldera. Beraien ustez, taldeak kanpoan jotzeko aukera izan dezan herritarrak asko inplikatzen ari da. «Aldez aurretik eskerrak eman nahi diegu hau guztia posible egiten ari diren guztiei».
Barikuko kontzertuan batuko den dirua birako gastuetarako izango dela azpimarratu dute taldeko kideek. «Euskal Herritik kanpora jotzeko aukera izan duten talde asko ezagutzen ditugu, baina diru faltagatik ez dira joan. Gu ere egoera berdintsuan gaude; bidaiak eta mantenuak sekulako gastua suposatzen digute. Hala ere, jotzeko aukera eman digutenei ezezkoa eman beharrean, dirua lortu eta gure ametsarekin aurrera jarraitzea erabaki dugu, gerokoan damutu gabe».
Kraussk boskotea
Euren diskoetako kanta propioak jotzeaz gain, kontzertua bereziago egiteko asmoarekin, hasieretako urteetan jotzen zituzten bertsio ezagunak entzuteko aukera ere egongo dela aurreratu dute. Eurekin batera, azken sei urteotako ibilbidean kolaboratzaile izan dituztenek ere beraiekin batera joko dute.
Ez dira oholtza gainera igoko diren bakarrak izango; LauP4 talde ondarrutarrarekin batera eskainiko dute kontzertua. «Ondarrutarrei kontzertuan parte hartzea eskertu besterik ezin diegu egin».
Jai solidarioak ez du etenik izango eta bi taldeen kontzertuak bukatu orduko, elastiko eta disko batzuk zozkatuko dituzte. Ondoren, DJ Koxxk-ek musika jartzen eta giroa berotzen jarraituko du goizeko ordu txikiak arte.
GUDATOUR BEREZIA
- Apirilak 2. 22:00etan Madrilgo Leyenda Rock Aretoan joko dute Erresuma Batuko De Profundis, Herrialde Katalenetako Vrademargk eta Nafarroako Amaiur taldeekin batera.
- Apirilak 3. 22:00etan Murtziako La Tejera aretoan joko dute Erresuma Batuko De Profundis eta Herrialde Katalenetako Vrademargk taldeekin batera.
- Apirilak 4. 22:00etan ValentziakoCSA Social Rock aretoan joko dute Erresuma Batuko De Profundis eta Herrialde Katalenetako Vrademargk taldeekin batera.
- Apirilak 5. 22:00etan Oviedoko La lata de zinc aretoan joko dute Erresuma Batuko De Profundis eta Herrialde Katalenetako Vrademargk taldeekin batera.