Poesia ikuskizuna estreinatuko dute bihar, Uhagon kulturgunean
Musika, dantza, bertsoak eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna sortu dute Markina-Xemeingo Nerea Ibarzabal bertsolariak eta Graxi Arregi gimnastak eta Ziortza-Bolibarko Lorea Zulaika musikariak. Unai Arrieta gipuzkoarra Gimnastika Artistikoan Euskadik...
Poesiaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu du emanaldia Markina-Xemeingo Herri Bibliotekak, eta markina-xemeindar gazteen lana aukeratu dute ospakizunerako.
Publiko guztiei zuzenduta dagoen ikuskizuna 17:00etan hasiko da, eta ikusi, entzun, jolastu eta parte hartzeko aukera emango duela aurreratu dute antolatzaileek.