Rock doinuak entzun ahalko dira gaur, Markina-Xemeinen
The Wizards eta Last Fair Deal taldeen kontzertuak ikusgai egongo dira gaur, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.Saioa 22:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude, 5 eurotan; bazkideek 3 eurotan eskuratu ahalko dute.The Wizards talde bilbotarra da...
Saioa 22:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude, 5 eurotan; bazkideek 3 eurotan eskuratu ahalko dute.
The Wizards talde bilbotarra da, eta 70eko hamarkadako rock gogorra egiten dute. Last Fair Deal taldeak ere rock doinuak ekarriko ditu Markina-Xemeinera. Besteak beste, taldeak merkatuan dituen bi diskoetako (Once–Last Fair Deal) abestiak eskainiko dituzte.
Talde bategaz zein besteagaz, gaur musika gogorragaz gozatzeko aukera eskainiko die herritarrei Uhagon kulturguneak.