Erabakia Ehuntzen erronka berria aurkeztu zuten Lekeition otsailaren 8an. Argazkia: Koldo Leniz
Ekainaren 21ean hiriburuetan osatuko diren hautestontzi erraldoiak egiteko lanean jarraitzen du Lekeitioko Gure Esku Dagok. Hori dela eta, ekitaldi berri bat prestatu dute domekarako: Saretze Eguna. 11:30etik 14:30era jarri dute hitzordua merkatu plazan jada beteta dauden oihalak erakutsi edo ohialak betetzen jarraitzeko. «Bere oihal zatia bete barik duenak, materialak nahi izanez gero, laguntza edukiko du bertan nahi dabena adierazteko», azaldu dute.
Erronka berria
Otsailaren 8an aurkeztu zuen Lekeition, herriko Gure Esku Dago Taldeak, Erabakia Ehuntzen erronka berria. Ekainaren 21ean hautestontzi erraldoiak osatuko dira herrialdez herrialde, hiriburuetan. Hautestontzi erraldoi horiek herritarren atxikimendu pertsonalak elkarri josiz osatuko dira, eta horretarako ohial edo tela zatiak erabiliko dira, herritar bakoitzak bere tela zatitxoa beste herritar guztienenarekin josiz. Oihal bakoitzeko 16 urtetik gorako 20 lagun beharko dira eta ahal den ete gehien osatzeko lanean ari dira Lekeition.
Gure Esku Dagoren eskutik, erakitzeko eskubidearen aldeko sarea josi zuten iaz hainbat herritarrek, eta aurten horretan sakonduko dute. «Desberdinen arteko konfidantza eremuak sortuz, bakoitzaren ideiak josiz eta topaleku bilakatuz». Oihalak izango dira atxekimenduak, eta beraz, oraindik bere oihal zatia ez duen herritarra ekimenarekin bat egitera gonbidatu dute.