Berdinketan bukatu dira Gernika eta Bermeoren asteburuko partidak
Hirugarren mailan jokatzen duten Bermeo eta Gernika taldeek berdinketan amaitu dituzte asteburuko partidak. Bermeok Berio taldea hartu du bere zelaian, eta Gernikak, berriz, Oiartzunen aurka jokatu behar izan du gipuzkoarren zelaian. Bertoko talde biek...
Sailkapenean azken postuan den taldearen aurka jokatu zuen Gernikak, eta partidak erraza bazirudien ere, berdinketagaz konformatu behar izan zuen. Sailkapenean, baina, ez da aldaketa askorik nabaritu, bertokoek toki berean jarraitzen baitute: hirugarren.
Bermeokoek, berriz, sailkapenean postu bat gora egitea lortu dute; hamabigarrenak dira, gaur gaurkoz.